Justin Schoenefeld
Justin Schoenefeld | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lawrenceburg, 1998ko abuztuaren 13a (26 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile akrobatikoa |
Justin Schoenefeld (1998ko abuztuaren 13a) akrobaziazko eskiatzaile estatubatuarra da, aireko jauzietan espezializatua. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan aireko jauzi mistoen proban urrezko domina lortu zuen.
Karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Schoenefeldek 2014ko abenduan egin zuen bere debuta Nor-Am Kopan Park Cityn (Utah), 12. eta 10. postuan sailkatuz. 2015-16 denboraldian, bost aldiz lehen hamarren artean amaitu zuen, eta aireko jauzien diziplinako sailkapenean bederatzigarren sailkatu zen. Denboraldi honetan lehen garaipena lortu zuen Lake Placiden. Chiesa in Valmalencoko 2017ko Juniorren Munduko Txapelketan 15. postuan amaitu zuen. 2017-18 denboraldian, Nor-Am Kopan aireko jauzien diziplinako sailkapena irabazi zuen hiru garaipenekin. 2019ko urtarrilean egin zuen debuta Munduko Kopan Lake Placiden, eta 17. postuan amaitu zuen. Honen ondotik bi aldiz lehen hamarren artean sailkatu zen eta denboraldi amaieran hamargarren postuan amaitu zuen sailkapen orokorrean. Deer Valley Resorten bederatzigarren postua eta 2019-20 denboraldian Moskun 18. postua lortu ostean, Munduko Kopako lehen garaipena lortu zuen Minsken. Horren atzetik bosgarren postua lortu zuen Almatyn.
Schoenefeld 2021eko FIS Freestyle Ski eta Snowboardeko Munduko Txapelketan gizonezkoen aireko jauzietan lehiatu zen. [1] 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, talde mistoen aireko jauzien proban urrezko domina irabaziz. [2]